Solte + Kilometro 11

Sábado, 10 Octubre 2015
20:45

Precio (€): 

3

¿Dónde?: 

SOLTE

Santutxutik datorren taldea dugu Solte. Bertan garatu zuten proiektu hau 2006. urtetik gutxi gora behera. Orduz geroztik naiz eta hasiera baten aldaketa batzuk eman, makina ez da geratu. Taldea, barruan zeramatena ateratzeko ideiarekin jaio zen eta hori musikara trasladatzerakoan, pertsonalitatezko estilo baten isladatzen da. Hardcorea beste estiloekin (metal,rock,...) naturalki nahasterakoan, Haritz “Txipi” ahotsean, Aritza baterian, Jon “Tolo” gitarra eta koroetan, Aingeru gitarra eta Oskar “Txitxo” baxuan, haiek entzun ditzaketen estilo musikal ezberdinak antzeman daitezke.

Hasiera baten soilik kontzertuak eskaintzen hasi ziren inongo grabaketarik eskuartean izan gabe, etapublikoaren interesa zela eta, 2011.urtean lehen estudioko lan luzea grabatu eta kaleratzeko erabakia hartu zuten hamabi kantuz osotutako “Distantzia nahikoa!” diskoa kaleratuz MusikHerriaren zigilupean. Bertan, euskal panorama musikaleko zenbait musikariren kolaborazioa izan zuten. Besteak beste, J.Sang (Ekon/Governors), Jon eta DJ Alf (MAK), Iñaki (Nuuk-At)…

2012.eko Abenduan, lan berezi edo diferente bat kaleratu zuten Taupaka elkartearen eskutik. Lau kantu berri, bideoklip bat eta sorpesatxoren bat ezkutatzen duen “EroAlea” .

Momentu honetan, jada zuzenean aurkezten dituzten kantu berriekin lanean dabiltza, haien 3. lana izango denaren atarian bait gaude!

Lan guztiak, autoekoiztuak izan dira eta kultura herritarrona dela kontutan hartuta, Creative Commons lizentzia librearekin kaleratuak denon eskura egon daitezen. www.solte.net Web-orriko "lanak" atalean daukazue dohainik deskargatzeko aukera.

http://www.solte.net/

KILOMETRO 11

Bilbao-Balmaseda errepideko hamaikagarren kilometroko lokal baten itzalpean izorratzen dabiltzaten hiru lagunek osatzen dute, Txitxo (ahotsa eta gitarra), Barly (baxua eta koruak) eta Gaizka (Bateria eta koruak), hain zuzen ere. 2012. urtean sortu zenetik eta 2014 bitartean, laukote moduan “Rock N’Roll de Carretera” izeneko EP-a grabatu, eta hainbat kontzertutan aurkezten aritu zen taldea, Euskal Herrian zehar zein gure lurraldetik kanpo. Formazio aldaketa eta geldiune baten ostean, proiektuak martxa hartu zuen berriz 2015eko udaberrian, abestiak estilo berri batera moldatuz eta bigarren lan bat grabatuz. “III” izeneko EP-a Josu Monge eta “Laka”ren gidaritzapean grabatuta dago Amorebietako La Higuera estudioetan, urte bereko aste santuan zehar. Ekaina hasieran argitaratu eta berehala berreskuratu dute martxa, kontzertuak eskainiz han eta hemen, beti errepidean entzuteko ohikoa den amerikar Rock N’ rolla ipar moduan izanik. Kontzertuetan ikusiko gara!

http://loskilometro11.bandcamp.com/album/iii

SARRERA 3 EURO.