The Adicts + Far From Finished + Dirty Brothers

Viernes, 10 Mayo 2013
19:15

Precio (€): 

17 + gastuak/ 20

¿Dónde?: 

Indarberriturik datoz Suffolk-aren “drugoak”, txisteratik disko berri bat aterata!
All the Young Droogs-ekin taldearen unerik onenetara itzuli dira, zalantzarik gabe Mott The Hopple, Animals eta, nola ez, T.Rex zaporea inoiz baino gehiago nabari zaio, talde hauekin hazi ziren gure rock-zaleak eta disko berri honetan omenaldi liluragarria egin nahi izan diete (albumaren izenburua bera Ian Hunter eta bereen omenez jarri dute). Stomper, Bettlefield W1 edota Catch my Heart bezalako abestiek beraien lehen lanak eta rock britainiarraren urrezko garai haiek oroitaraziko dizkigute. Mundu osoan zehar ibili ondoren, gibelean 30 urteko bidearekin, THE ADICTS-ekoek bere estilo eta irudi imitaezinari leialki ekoizten darraite; erritmo eta melodia-makinaria geldiezinak zuriz eta bota beltzez janzten jarraitzen duen bitartean, Monkey paregabeak bere magia eta kolore emanaldia eskaintzen digu, kontzertu bakoitzean ospakizun berezi eta errepikaezin bat eginez.
Oraingo honetan, hainbat ezustekoz gain, klasikoak, umore ona eta betiko energia topatuko ditugu.
FAR FROM FINISHED bostondarrekin batera datozkigu, bi urtez inguru hauetan agertu ere ez dira egin, baina 4 abesti berriz osaturiko Let’s be Frank EP-a aurkeztera datoz.