Cobalt Cranes

Domingo, 24 Enero 2016
12:45

Precio (€): 

3€

¿Dónde?: 

Psikodelia, shoegazea eta grungea nahasten ditu kantuetan Cobalt Cranes taldeko bikoteak. 60ko hamarkadako garage rock eta 90eko grunge estiloetan oinarrituta, EP bat grabatu eta AEBetako mendebaldeko kostaldetik bira egin zuten.

Ondoren, lehenengo album luzearekin lanean hasi ziren: Head in the Clouds. Azken urteetan egindako biran idatzi zituzten abesti berriak, errepide ondoko motel eta jatetxeetan, eta horiekin osatu dute Bermeon aurkeztuko duten Days in the sun izeneko lana.

Ordutik, hainbat kontzertu eman dituzte AEBetako mendebaldeko kostaldean, hango undergroundaren ordezkari nagusienekin batera; besteak beste, Thee Oh Sees, The Spits eta The Coathangers taldeekin batera.