Magnetico Grupo Robot + Cäctus + Gatom

Sábado, 9 Abril 2016
18:45

Precio (€): 

Gratis

¿Dónde?: 

CÄCTUS 2011. urtean sortzen da beste talde batzuetako musikari ohien batzeagaz.Hasiera batean Iñigo eta Santa batzen dira.Iñigo, "GATIBU" ko zuzeneko kitarrajole ohia eta"MÜNSTERLAND" eko kitarrajole ohia.Eta Santa "KODE" ko baterijole ohia.
Hile batzuk igarota, Unai, gaur egun "SET" eko baxujolea sartzen da taldean.
Hirukote moduan jarraitzen dute denboraldi batean, taldearen estiloa zehaztu
nahian, Markel, "PÓG MO THÓN" eko abeslari ohiak taldea osazen duen arte.
Taldeak 2013ko urtarrilean egingo du agerraldia. Kontzertu batzuk, hara eta hona, eman ondoren Musiketxeak 2013 proiektuan parte hartzea erabaki dute. Musiketxeak proiektuaren finalera helduta 2013ko bukaeran bira txikitxo bat emango dute, The Last Vegas, Kilauea, Niña Coyote eta Chico Tornado, The Idems edo Señores moduko taldeaeekin batera.

Bermeon finkatutako Magnetico Grupo Robot, Eureka Hot IV, Los Frenos, Los Brebes eta beste hainbeste bandetan aritutako musikariekin harreman zuzena duten inteligentzia artifizialdun izakiak aritzen dira, Los Brebes proiektuaren jarraipen edo eboluzio naturala da, edo teknologikoa. Talde horrek hamaika hardcore deskarga haizatzen zituen hamar minutu eskaseko kontzertuetan.

MGR proiektuan laburtasunaren aldeko jarrera kontzientea ageri da. Kantak Nomeansno kanadarren konplexutasunetik, Dead Kennedysen histeriatik eta DEVOren ironia teknologikotik edaten dute. Azken horien eragina nabarmena da, teklatuetan ez ezik taldearen estetikan ere sumatzen baita DEVOren itzala: diskoaren azalean buzo zurietan jantzita ageri dira, soinean zilarrezko paperarekin egindako robot kaskoak dituztela (kontzertuetan ere horrela ateratzen dira)..

2014ean, haiek ekoitzitako binilozko EP argitaratu zuten, minutu bat inguru irauten duten sei doinu eta epilogo umoretsu bat bildu ditu hirukoteak binilo gardenarekin fabrikatutako single honetan eta gaur egun euren bigarren EPa fabrikarako bidea hasteko zorian dago.

Gatom, Iñigo Iriondo Bermeotarrak ezizen honegaz kritika sozialez beteriko rap abestiak egiten ditu.