Anje Duhalde: Georges Brassensen kantari + Izaki Gardena

Jueves, 9 Mayo 2013
19:45

Precio (€): 

8/10

¿Dónde?: 

Gasteizeko Aliantza Frantsezak bere lanari ekinez frantziar hiztunen kultura zabaltzeri ekiten dio berriro eta Anje Duhalde-ren kontzertu hau antolatzen du: Georges Brassensen kantari. Maiatzak 9an Jiimy Jazz aretoan La mauvaise réputation, La mauvaise herbe y Les passantes bezalako abestiak entzun ahal izango ditugu Brassens ezaugarritzen duen zorroztasunarekin ( bai Chanson frantziarreko bai XX mendearen troba anarkistako adierazgarri nabarmena ), baina imitatzeko nahirik gabe. ‘Dena da errima eta erritmo, bertsolarien oso antzeko. Bertsogintza errespetatu egin da, akats gramatikalen baten bat barne. Baina ez dut beraren imitatzeko egin. Brassens Brassens da eta ni ni naiz’, iparraldeko abeslariak dioen moduan.

Jon Basaguren bakarlariaren emanaldia, “Izaki Gardena” bezala. Izaki Gardenak taldea, Jon Basaguren musikariak abiaturiko proiektua da. “Akatu” taldean ibili ondoren bakarkako abestiak plazaratzeko garaia heldu dela erabakita, musikari bikainez osatu du taldea: Joseba Baleztena (Sexty Sexers, Sumision City Blues, Joseba B. Lenoir), Libe Garcia de Cortazar (Neubat, Sorkun, Libe), Iker Fernandez (Akatu, Virenque) eta Eneko Leza (Khous, Virenque)