Los Secretos

Sábado, 11 Mayo 2013
20:15

Precio (€): 

23 + gastuak / 28

¿Dónde?: 

“Déjame” apurtzailea eta beste aldetik, esperantzari kantu bat den “A tu lado”.
Emaitza “Déjame estar a tu lado”, Los Secretos eta Mahou Cinco Estrellas-en kolaborazioa dela eta jaiotzen dena, musika onaren maitaleentzako ‘sentimendu bizia’ eskaintzeko, bira honetan laburbilduko ditu 30 urte luzeetan zehar bildutako sentsazioak. Artisten esanetan, “publiko zintzo eta leialari eta haien bizitza ulertzeko, gozatzeko eta abesteko moduari eskerrak emanteko. Déjame estar a tu lado, bai Mahou-k eta bai guk benetako zaporea ezagutzen duen gure jendeari eskaini nahi diegun kontzertua da.
Bai Mahou-k eta bai taldeak oso hurbiletik ikusi ahal izango dituzten jarraitzaileentzat opari bezala diseinatu dute bira. Haien eszenatokietara itzulera 1000 pertsona baino gutxiagoko edukiera daukaten ia areto guztietan eskainiko dute, bai betiko jarraitzaileei zein berriei taldearen ikuspuntu ezberdin bat eskaini asmotan.
Gainera, aretoen aukeraketa beste helburu bat bilatzen du. Lokal bakoitzari babesa eman eta hiri bakoitzeko aisia eta kultura bultzatzea, hauetako askok egoera ekonomiko oso zaila bizitzen duten unean bertan. Horrela Mahou eta Los Secretos-ek musika zuzenean eskaintzen duten lokal hauei babesa adierazten die, lehenengo mailako edukiak eskeiniz.
Guztietan biziko den esperientzia berezia izango da eta bertaratutakoek ikuskizunaren parte izango baitira, Mahou eta Los Secretos-ek elkarrekin prestatzen dauden mugikorrerako aplikazioaren bitartez (iPhone, Android eta Blackberryrentzako). Aplikazio honekin jarraitzaileek kontzertuko momentu onenetan taldeari mezuak bidali ahal izango dizkiete nahi dutena kontatzeko. ‘Dedikatoria’ guzti hauek taldearengana helduko dira, taldeak onenak eta zirraragarrienak aukeratu eta birako kontzertu batean sartuko ditu.