Ruper Ordorika + Montauk (duo)

Sábado, 21 Enero 2017
20:45

Precio (€): 

14 / 16

¿Dónde?: 

RUPER ORDORIKA bere diska berria aurkeztuz: GURIA OSTATUAN.
RuperJimmy Jazz-era helduko zaigu bere luxozko mugalaris-ekin: Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, bibolina), Fernando “Lutxo” Neira (baxua, kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria) .
Gehien bat bere azken diskoko kantetan oinarrituko da emanaldia, nahiz, jakina, beste sasoi batzuetakoak ere entzungo ditugun.
Abesti finak bezain sakonak, bizipen ugari eta bizitza dastatzen duenaren ikuspegitik sortuak eta moldatuak, pertsonaren barruraino iristen diren kantak.
Ruper Ordorika , hamabost diska baino gehiagorekin, euskal musika egile gorenetako bat dugu, ezbairik gabe.

Montauk taldea Gasteizen, 2014ko azaroan, sortu zen. Beñat Goitia abeslari eta gitarristaren bakarkako konposizioen gorpuztearen ondorioa da Montauk banda. Gorka Etxebarriak (bateria), Urko Urzelaik (baxua), Aitor Garcia de Vicuñak (gitarra) eta Beñat Goitiak osatzen dute laukotea. 2015eko azaro eta abenduan zehar zenbait zuzeneko eskaini eta tartean Gazte Talent sariketa irabazi ostean, lehen lanarekin datoz gasteiztarrak.