Surgeon + Kasper + Chema Nox

Viernes, 10 Mayo 2013
0:45

Precio (€): 

12 + Kopa

¿Dónde?: 

Anthony Child (SURGEON) techno-aren kirurgialaria da. Laurogeita hamargarren urteen erdialdeko bere saioek teknika-miraria ziren, Birminghamgo, oxido onenez kutsatutako atmosfera horien zerbitzura . Anthony etxeko estudio batean hasi zen, bertan proba ezberdinak eginez, Throbbing Gristle, Suicide, Steve Reich, Coil eta Faust-en musikak eraginda. 1997an Dynamic Tension bere zigilu propioa sortzen du eta lehenbiziko erreferentzia batek James Ruskin-ekin elkartu zuen Sound Pressure-n. Dynamic Tension plataforma aukera berriekin klub-musikarentzako esperimentazio bezala erabiltzen da. Berlinekin dauzkan erlazio estuek (Tresor mitikoan bizilekuduna izan zen hiru urtetan zehar) 1998an Tresor-ekij Basic Tonal Vocabulary eta Balance grabatzera eraman zuten, 2007an bere soinua dub eta grime-rantz salto egiten du, Whose Bad Hands Are These-ren bi ataletan, Dynamic Tension zigiluarekin atera zuena. Urte bereko abenduan Warpel Cd denda birtualaren bitartez mix This is for your shits ateratzen du, beste batzuen artean The Bug, Autechre, Aphex Twin edo Scorn bezalakoen materialarekin.

Kasper Esperanza Recordseko haundietako bat da, bere musika egitura sinple eta errezez konposatzen da, naturaltasun sintetikoz, nun garrantzi gehiena baxuak eta elementu erritmikoek hartzen duten, beti ere publikoarekin daukan konexio miragarri hori galdu gabe.