Daikiri + Magnetico Grupo Robot

Domingo, 22 Mayo 2016
18:45

Precio (€): 

5euros.15 primeras con consumición.

¿Dónde?: 

Daikiri
Frantziatik, Metz hiritik hain zuzen. Hau izango da euren bigarren agerraldia inguruotan, duela hiru bat urte Mogambon Don Vito, Papier Tigre eta Betunizerrekin jo baitzuten. Euren bandcamp-ean trineo txakurrentzako samba alternatiboa egiten dutela diote: Lightning Bolt, Hella, Nomeansno, Melt Banana edota Don Vito-ren tankerako taldeen nerbioa; bolumen erraldoia; haur bihurri baten ahotsa.

Magnetico Grupo Robot
Hau kalapite hau! Bizkaiko kostaldetik talde umoretsu eta berezi berri hau datorkigu, Devo talde ziberpunk ospetsuaren antza daukatena eta, haiek bezala, kalifikagarriezina dena. Punk, pop edo techno esparruan koka daiteke bere estiloa. Aipagarria da, Los Brebes taldeko kideek osatzen dutela talde hau. Musika desberdina izan arren, kasu honetan abesti oso laburrez osatzen dute diskoa ere. Hitz dibertigarriak, ironiaz beteta, soinu oso bitxia, kitarra barik eta organillo batekin.

Daikiri
http://daikiri.bandcamp.com/

Magnetico Grupo Robot
https://magneticogruporobot.bandcamp.com/