Izu Nauk + Gabezia

Sábado, 22 Febrero 2014
21:15

Precio (€): 

Gratis

¿Dónde?: 

IZU NAUK
Zumaiako Heavy Metal talde bat da. 2006. urtean sortu zen eta hasieratik oso garbi izan zuten kantuak euskaraz egingo zituztela. Hasieran taldea Iker (abeslaria), Jurgi eta Lu (gitarrak), Lutxi (baxua) eta Gorritik (bateria) osatzen zuten.
2008an lehenengo maketa grabatu zuten eta urte bat beranduago Ikerrek taldea utzi zuen, Jurgi gitarra jotzeaz gain abeslari lanetan hasita. 2011 urtearen amaiaren beraien lehenengo lan luzea grabatzen hasi ziren eta 2012. urteko maiatzean “Metamorfosia” izenarekin kaleratu zuten, “Denbora” kantuan Mendeku Itxua taldeko Ixaken kolaborazio berezia izanik ahotsetan.
Kontzertu batzuk eman ostean, 2013 urtearen hasieran Luk taldea uztea erabaki zuen eta Zarautzen Andoni Garcia izeneko gazte bat aurkitu zuten bere ordez jotzeko.
Orain gitarra jole berriarekin indar berriturik, kontzertuak eskaintzea besterik ez da beraien helburua, egindako lana ezagutzera emateko asmoarekin.
http://izunauk.bandcamp.com/
GABEZIA
Gabezia (Lasarte, Alt. Metal) duela urte bat hasi ziren eta jada metal inguruan publikoaren arreta bereganatzen ari dira. Lasarteko maketa lehiaketa irabazi zuten Euskara kategorian eta kontzertu honetan orain arte entzun ez den abesti berri abesti berri bat eskainiko digutela adierazi dute.
https://www.facebook.com/gabezia.taldea/about