Luppulo + Korumbá

Viernes, 6 Junio 2014
20:45

Precio (€): 

3 €

¿Dónde?: 

LUPPULO Uribe Kostan stoner-rock egiten duen banda dira, rock sikodelikotik eta bluesetik edaten dute .
KORUMBÁ taldea 2001. urtean sortu zen, baina 2005. urtean eman zion proiektuari orain duen izaera. Nahiz eta taldekideak herri desberdinetakoak izan, Oreretan (Gipuzkoa) dute beraien entsegu tokia. Estiloa metalaren inguruan kokatu daiteke, baina mota zehatzik gabekoa.
Musikherria diskoetxearen partaide aktiboak izan ziren Durangoko aurkezpenean parte hartu zutelarik eta baita gaztetxe biran ere. 2006. urtean 4 abestiz osatutako maketa bat kaleratu zuten. Aipagarriak dira urte hartan eman zituzten hainbat eta hainbat kontzertuak.
2008. urtean Musikherria utzi eta beraien kabuz lehen lana argitaratzea erabaki zuten, “Hor Do!” izenaz bataiatu eta 2009. urtean kaleratu zena. Horrekin batera “Santanik Tour” izeneko birari ekin zioten, ospe handiko hainbat talderekin jotzeko aukera izan zutelarik.
“Santanik Tour” delako biraren ondorioz, “Los + Mejores” aldizkariarengandik 2009-ko estatuko talde berri onenari saria jaso zuen taldeak.
Baina taldearen benetako indarra zuzenekoa denaren seinale, “Santanik Tour” biran jasotako kritikak izan dira. Hauek dira estatu mailako argitalpen garrantzitsuenetarikoek
esan dutenaren adibide batzuk:
-”…donde realmente triunfan es en directo “(Revista ROCK ESTATAL)
-”…lo están pasando en grande, y así nos lo demostraron al público…la puesta en escena del grupo, muy cuidada y original, como he visto en pocas bandas de metal hoy en día…”( Revista METAL HAMMER)
-”Korumbà, un grupo totalmente salvaje y entregado, un 10 para ellos” ( Webzine insonoro.com)
-”Hicieron un concierto simplemente fantástico y lleno de fuerza, navegando en sonidos de los más cañeros y brutos, recordándome a grupos como SEPULTURA y KTULU…Agradecido descubrimiento…” (revista KERRANG)
-”Su actuación y presencia en escena desde el primer minuto hasta el final fue impactante… Una noche memorable… Korumbà es un grupo que no te puedes perder…” (Revista LOS MAS MEJORES)
-”Una base rítmica contundente, guitarras directas y una voz llena de rabia, podría ser la línea general que nos vamos a encontrar en cada una de las ocho pistas que componen este trabajo” (Webzine metaltotal.com)
-”Metal sin encasillarse en ningún estilo…”(Revista THIS IS ROCK)
-”Una auténtica avalancha sónica… en él abundan muy buenas intenciones, energía, entusiasmo y tralla para desinhibirse por completo…” (Webzine insonoro.com)
-”El disco transmite mucha fuerza y energía de principio a final, los ritmos de guitarra son brutales y te hacen mover la cabeza de arriba abajo y no parar.” (Revista LOS MAS MEJORES).
Orain arte eszenatokia hainbat talde esanguratsuekin partekatzeko aukera izan dute, bai Euskal Herri mailan, bai estatu mailan, baita nazioarteko mailan ere. Batzuk aipatzearren: UNE, CHICARELA, BARRICADA, SKUNK D.F., KTULU, S.A., HORA ZULU, BON SCOTT BAND, U.D.O. (Accept-eko abeslari ohia), EUROPE (Suedia)…
Azkenik, 2010-eko abenduan beraien bigarren lana kaleratzen dute, “Gizateri” izenekoa. Irungo Phantom estudioetan grabatu, ekoiztu eta nahastua izan da, masterizazioa Doctor Master-en esku egon delarik. Taldeak nahi zuen soinua CDan islatzea lortu dutelakoan, harro datoz zuzeneko emanaldietan grinaz aurkeztera. “Gizateri” 10 abestiz osatutako metal nahasketa zoro bezain harrigarria da, entzutearekin batera lurrikara bortitz baten baitan dantzatzera behartzen gaituena. GOR banaketaren eskutik hainbat dendetan topatzeko aukera izango duzue, baita “Madarikatour” biraren baitan izango diren hainbat kontzertuetan ere.Orain Miriam (the howl,MazMonKis,orugha…) bigarren ahotsa bezala sartu da taldean.