Pelax & Cowboy´s Orchestra + Bidelapurrak

Viernes, 16 Octubre 2015
20:45

Precio (€): 

Gratis

¿Dónde?: 

PELAX & COWBOY´S ORCHESTRA

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaleratu zuen, Pillotegiko saioak, lokalean perkusionista baten laguntzarekin zuzenean grabaturikoa. Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Geroztik bakarka zein taldearekin aritzen da, eta 40 kontzertutik gora eskaini ditu.

http://pelax.bandcamp.com/

BIDELAPURRAK

Ubera Bergararrak, Solozabal Gasteiztarrarekin batera sortutako proiektua da BIDELAPURRAK. 2012ko irailean hasiak. Kitarra akustikoa, banjoa, armonikak, pandereta eta bonboa bidaikide, folk-country aireak dakarzkigute belarrietara, bandoleroek.

2013an argitaraturiko "ZENBAT NEGAR BAZTARRETAN" lanak, eta etsaiengandik ihesean erdituriko kantu berriek; zaldi trostarien erritmoan jarriko gaituzte dantzan

https://www.facebook.com/profile.php?id=100008141376340