Urtzi Azkue & The Funk Junkers + Mery May & The Muppets

Sábado, 12 Octubre 2013

Precio (€): 

5

¿Dónde?: 

Gorliz, Bizkaia
Xurrut

Urtzi Azkue & The Funk Junkers eta Mery May & The Nuggets (argazkian) taldeek kontzertua eskainiko dute Gorliz (Bizkaia) herriko Xurrut tabernan.

Mary May
Arrasateko neska gazte bat ezkutzatzen da Mery May izenearen atzean. 2009an abiatu zuen musika bidea, gitarra eta ahotsaz soilik, eta urte hauetan guztietan, bakarkako emanaldiak, eta bandarekin egindakoak tartekatu ditu. 2009an kaleratu zen estudioko lehen emaitza zen 'Dreams', eta 2013ko ekainean ikusi zuen argia 'Rue matignon' iraupen luzeko bigarrenak. Honakoan, talde bat izan du lagun estudioan, zuzeneko batzuetan ere bandaren laguntaz aritzen delarik.

Urtzi Azkue & The Funk Junkers
Urtzi Azkue musikaria The Funk Junkers taldearekin batera taularatuko da Xurrut tabernan. Bi disko kaleratu ditu musikariak ( 'Urtzi Azkue', 2009an eta 'In This Small Space', 2011ean) eta hirugarrena ere bidean du. Taldea horrela osatua dago: Urtzi Azkue (gitarra eta ahotsa), Iñigo Ayerbe (bateria), Mikel Azkargorta (baxua) eta Enrike Txurruka (teklatua).

Xurrut sarean:
https://www.facebook.com/xurrut.gorliz

Musikariak sarean:
http://www.urtziazkue.com/
https://www.facebook.com/pages/Mery-May/297086643727760